Baratzezaintzaren inguruko bi saio egingo dituzte datorren astean

Intza Trula 2023ko abe. 6a, 09:00

Otzakako baratze parkea.

Baratzezaintza aholkularitza saioa abenduaren 11n izango da Izarraitzpen; 13an, berriz, Otzakan. Tailerrean parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. 

Baratzezaintza aholkularitza saioak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak elkarlanean. Bata abenduaren 11n izango da, 15:30etik 17:30era bitartean Izarraitzpen; bestea, berriz, abenduaren 13an, 10:30etik 12:30era bitartean Otzakan.

Besteak beste, baratzeen inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko eta horien inguruan aholkuak emateko saioa izango da: esaterako, baratzea modu ekologikoan nola landu, gaitzak nola tratatu eta landareei zenbat ur bota hitz egingo dute. 

Doako aholkularitza saioak izango dira, publiko guztiari zuzendutakoak, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide