Hondakin komertzialen bilketa aurreratuko dute abenduko zubian ere

Mailo Oiarzabal 2023ko abe. 5a, 08:39

Hondakin komertzialei bideratutako edukiontziak, plazan.

Bihartik ostiralera, abenduaren 6an, 7an eta 8an, 10:00etan jasoko dituzte Azpeitiko saltokietako hondakinak.

Zubietan eta aste erdiko jaiegunetan ohi duenez, abenduko zubian ere aurreratu egingo du Urola Erdiko Mankomunitateak Azpeitian hondakin komertzialen bilketa.

Horrela, bihartik ostiralera bitartean, abenduaren 6an, 7an eta 8an, 10:00etan hasiko dira saltokietako hondakinak jasotzen, eta ordu horretarako atera beharko dituzte merkatariek eta ostalariek dagozkien hondakinak. Bihar, asteazkena, organikoaren ohiko bilketa egingo dute ordu horretan; ostegunean, errefusarena; eta ostiralean, paperarena eta kartoiarena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide