Bi aste pasa falta dira Gabonetarako, baina neguko jaiegunei begira girotzen hasi dira kaleak Azpeitian ere. Horrela, gaur piztu dituzte kaleko Gabonetako argiak. Urtarrilaren 7ra arte, egunero piztuko dituz argi apaingarriok iluntzerakoan –18:00 inguruan–, gauerdian itzaltzeko; horrenbestez, 34 egunetan piztuko dituzte aurten Gabonetako argiak.
Aurten ere, Azpeitiko Udalak Bertan merkatari elkartearekin elkarlanean jarri ditu argiak Azpeitiko hainbat kaletan eta Urrestillan.