Ahotsaren zainketaz ikastaroa emango du Inma Arroyok

Aitziber Arzallus 2023ko abe. 7a, 10:19

Inma Arroyo. (inmaarroyo.com)

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ikastaroa abenduaren 16an izango da Basazabalen, 10:30etik 14:30era, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute trikitixa@trikitixa.eus helbidera elektronikora mezua idatzita. Abenduaren 13a izango da horretarako azken eguna.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ahotsaren zainketaren inguruko ikastaroa antolatu du abenduaren 16rako. Inma Arroyo musika pedagogo eta irakasleen prestakuntzan adituak emango du ikastaroa. Haren esanetan, "irakasleen eta profesionalen %57k ahots arazoak dauzkate: afonia, distoniak, ahots nekea, ahotsa bortxatzea...". Horiek horrela, arazo horiei eta beste batzuei aurre egiteko ikastaroa antolatu du EHTEk, norbere ahotsa ezagutzen, patologiak prebenitzen eta komunikazioa hobetzen ikasteko. 

Ikastaroa Basazabal jauregian izango da, 10:30etik 14:30era, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute trikitixa@trikitixa.eus helbidera mezua idatzita eta 50 euro ordainduta –elkarteko bazkide direnek %15eko deskontua izango dute–. Abenduaren 13a izango da izena emateko azken eguna, eta leku mugatuak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide