Asteburuan 'Trolls 3: todos juntos' eta 'La ermita' fimak emango dituzte Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko abe. 7a, 12:23

Haurrentzako Trolls 3: todos juntos filma igandean botako dute, 16:30ean hasita; La ermita, berriz, igandean 19:30ean hasita, eta astelehenean 21:00etan hasita. Hiru emanaldietarako sarrerak kulturaz.eus webgunean daude eskuragai.

Asteburuan bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian: haurrentzako Trolls 3: todos juntos filma batetik, eta helduentzako La ermita fima bestetik. Trolls 3: todos juntos igande arratsaldean botako dute, 16:30ean hasita; eta La ermita igandean 19:30ean hasita, eta astelehenean 21:00etan hasita. Emanaldi guztietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz koooperatibaren webgunean.

Trolls 3: todos juntos AEBetan ekoitzitako animaziozko filma da eta henal dio sinopsiak: "Azkenean, Poppy eta Branch, bikotea dira ofizialki. Harremanean sakontzen joan ahala, Branchek iragan sekretua duela jakin du Poppyk. BroZone bere boyband gogokoenaren parte izan zela jakin du, bere lau anaiekin: Floyd, John Dory, Spruce eta Clay. Branch haur bat zela desegin zen BroZone, familia bezala, eta Branchek ez ditu ordutik anaiak berriz ikusiBaina Branchen anaia, Floyd, bahitu egiten dute bere gaitasun musikalengatik pop musikako bi izar maltzurrek, Velvetek eta Veneerrek. Branch eta Poppy, bidaia beldurgarri zein hunkigarri batean sartuko dira beste anaiekin bildu eta Floyd salbatzeko pop kulturarena baino ilunagoa den etorkizun arriskutsutik".

La ermita, berriz, Carlota Peredak zuzendu duen animaziozko eta beldurrezko filma da eta honela dio sinopsiak: "Emmak (Maia Zaitegi) mendeak bere herriko ermitan harrapatuta daramatzan neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du. Carol (Belen Rueda) konbentzitzen saiatuko da, sineskaitza eta medium faltsua, mamuekin hitz egiten erakuts diezaion. Bere laguntza bide bakarra izango da ama gaixoari lotuta jarraitzeko bera hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide