DJ gaua antolatu dute Orkatzen biharko

Mailo Oiarzabal 2023ko abe. 8a, 10:19

(Argazkia: Pixabay)

Kintana, Sopas, Porrue eta Suupe buruz buru, Attitte eta Rama dira 23:00etatik aurrera musika jartzen ariko diren DJak.

Orkatz kultur elkarteak DJ gaua antolatu du biharko, eta sei disko jartzaile elkartu ditu kartelean: Kintana, Sopas, Porrue eta Suupe buruz buru, Attitte eta Rama.

Zapatu gauetik igande goizaldera arte luzatuko da musika saioa Orkatzen bertan, 23:00etatik 05:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide