Jakoba Errekondo ilargiaren egutegiaz mintzatuko da etzi Azoka Plazan

Intza Trula 2023ko abe. 11a, 08:50

Jakoba Errekondo 'Ilargia eta landareak agenda' aurkeztu zueneko irudia. (Elikagunea)

Asteazkenean, hilaren 13an, 18:30ean izango da solasaldia Azoka Plazan. Ilargiaren egutegiaren aurkezpena egiteaz gainera, bertaratzen direnen zalantza eta galderak ere erantzungo ditu Errekondok.

Ilargiaren egutegiaren aurkezpena eta kontsultategia egingo ditu Jakoba Errekondok etzi eskainiko duen saioan. Ilargiaren egutegiaz mintzatzeaz aparte, solasaldira bertaratzen direnen galderak ere erantzungo ditu; baratzea, fruitu arbolak, lore baratzea eta basoaren inguruan dituzten zalantzak erantzungo ditu, besteak beste.

Azoka Plazan izango dira aurkezpena eta solasaldia, 18:30ean. Doakoa izango da eta izen-ematea honako lotura honetan egin daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide