'Altxa Komedia' saioaren asteazkeneko grabaziorako tokia dago oraindik

Mailo Oiarzabal 2023ko abe. 9a, 09:15

'Altxa Komedia' saioaren logoa. (Altxa Komedia)

Etzi eta hilaren 13an grabatuko dute EITBren bakarrizketa saio berria Sanagustin kulturgunean. Etzirako publikoz osatu dira, baina asteazkeneko grabaziora joan nahi dutenak izena emateko garaiz dabiltza.

EITBren Altxa Komedia bakarrizketa saio berriaren grabazioak hartuko ditu etzi eta asteazkenean, abenduaren 11n eta 13an, Sanagustin kulturguneak.

Grabazio horietarako publikoa inguratzeko deialdia egin zuten saioaren ekoizleek duela bi aste. Orain, deialdia berritu dute, baina bigarren grabazio saiorako bakarrik, hilaren 13an 17:00etatik 20:30era egingo dutenerako. Etzirako osatu dira ikus-entzulez. Aldiz, asteazkenean Sanagustinera joan nahi duten 18 eta 45 urte arteko herritarrak izena emateko garaiz dabiltza; formulario hau bete behar dute horretarako, abenduaren 13a aukeratuta. Grabazioak irauten duen bitartean publikoarentzat pintxoak eta edariak egongo direla aurreratu dute saioaren arduradunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide