Oinarrizko argazkilaritza ikastarorako izen ematea ireki du AAEk

Mailo Oiarzabal 2023ko abe. 9a, 09:30

Reflex argazki kamera. Horrelakoa behar da ikastaroan parte hartzeko.

Urtarrilaren 31tik martxoaren 20ra, zortzi saiotan emango dute ikastaroa, asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era. Gehienez hogei laguneko talde osatuko dute, eta urtarrilaren 10ean itxiko dute izen ematea.

2024an ere oinarrizko argazkilaritza ikastaroa eskainiko du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE), eta dagoeneko ireki du ikastaro horretan izena emateko epea. Euskaraz emango dute ikastaroa eta reflex erako argazki kamera digitala eramatea besterik ez da behar parte hartu ahal izateko.

Beste hainbeste egunetan banatutako zortzi saiok osatuko dute ikastaroa. Urtarrilaren 31n, otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, eta martxoaren 6an, 13an eta 20an emango dute ikastaroa; zortzi asteazkenetan, beraz, 20:00etatik 21:30era. AAEren egoitzan emango dituzte eskolak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan, baina irteerak ere egingo dituzte, praktikatzeko.

60 euro ordaindu behar dira ikastaroan parte hartzeko eta urtarrilaren 10ean bukatuko da izena emateko epea; hala ere, kontuan hartu behar da antolatzaileek gehienez hogei laguneko taldea osatuko dutela.

Izena emateko zein informazioa eskatzeko edo zalantzak argitzeko, aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide