Bi egunez izan da III. Hator Hator Horror Fest beldurrezko eta fantasiazko zinema jaialdia Azpeitian, Ospel Filmsek Azpeitiko Udalaren eta Kulturazen laguntzarekin antolatua. Gaur egin dituzte jaialdiko azkenengo ekintzak Sanagustin kulturgunean; haurrei zuzendutakoak izan dira.
Marrazki tailerrean, hainbat irudi sortzeko zein margotzeko aukera izan dute Sanagustinen bildutako haurrek. Makillaje tailerrean, berriz, kolore askotariko aurpegiak margotu dituzte bertaratu direnek. Bitartean, animaziozko film laburrak ikusteko aukera izan dute haur eta gaztetxoek.
Bi egunez izan da jaialdia Azpeitian. Hain zuzen, atzo, larunbatez, fantasiazko eta beldurrezko film laburrak eskaini zituzten Soreasun 17:00etatik aurerra. Eguna amaitzeko, berriz, Su Ta Gar taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek Sanagustin kulturgunean.