Urteko azken hilabetean bi egunetan izango da Azpeitian odola emateko aukera, eta etzi, abenduaren 13a, izango da lehendabizikoa.
Ohi bezala, 16:00etatik 20:30era egingo dute odol ateraldia Parrokiaren Soreasuko lokalean. Aurrez inoiz odola emandako herritarrek Interneten har dezakete asteazkenerako txanda gaur eguerdia bitartean, Gotatanta.eus webgunean. Odola ematera lehen aldiz joan nahi dutenek, zein Internetez txanda hartu ez dutenek, telefonoz hartu behar dute txanda, gaur eguerdtik asteazkeneko 13:30ak bitartean 943-00 78 84 zenbakira deituta.
Abenduko bigarren odol ateraldia hilaren 27an izango da, urteko azken asteazkenean.