Zozketa

El Columpio Asesino taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 11:50

Larunbatean, 23:00etan hasiko da emanaldia, Sanagustin kulturgunean. Uztarriaren bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, abenduak 16, El Columpio Asesino taldeak emanaldia eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarria Gukak Kulturaz Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide