2024ko aurrekontuak eta bi mozio izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 12a, 09:53

Azpeitiko udaletxea, airetik. (Azpeitiko Udala)

19:00etan hasiko da udalaren abenduko ohiko osoko bilkura, udaletxeko areto nagusian. Jubilatu eta pentsiodunen taldeak pentsio duinei buruz aurkeztutako mozioa eta Azpeitiko Sarek aurkeztutako Giltzak. Gu Gara Giltza mozioa ere landuko dituzte, besteak beste.

Azpeitiko Udalak gaur egingo du abenduko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasita, zortzi puntu dituen lan zerrenda landuko dute udal hautetsiek. Besteak beste, datorren urterako aurrekontuak, hainbat eraikuntzen lagapena eta bi mozio jorratuko dituzte gaurko udalbatzarrean. Hain zuzen, jubilatuen eta pentsiodunen mugimenduak pentsio duinen inguruan aurkeztutako mozioa eta Sarek Konponbiderako Giltzak kanpainaren barruan aurkeztutako mozioa izango dituzte hizpide.

Hau da, osorik, gaurko udalbatzarraren gai ordena:

  1. Udalbatzak 2023ko azaroaren 7an egindako akta onartzea.
  2.  2024. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
  3. Azpeitiko Udalaren eta Zabaltzen-Sartu Koop. elkartearen lankidetza hitzarmenaren luzapena onartzea.
  4. Azpeitia Berritzen S.A-k, Elizkalea 20-22 eta Goikokale 1 eraikuntzen lagapena onartzea.
  5. Alkatetzak 2023ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Pentsio duinen aldeko jubilatu eta pentsiodunen taldeak aurkeztutako pentsio duinei buruzko mozioa.
  7. Azpeitiko Sarek aurkeztu duen Giltzak. Gu Gara Giltza! mozioa.
  8. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide