Zozketa

Uztarria Gukak Realeko kamiseta zozkatuko du bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 11:16

Uztarriaren bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute Realaren 2023/2024 denboraldiko kamisetaren zozketan parte hartzeko.

Realak Txapeldunen Ligako jokatzeko kamiseta ikonikoa egin du 2023/2024 denboraldirako, eta Uztarria Gukak kamiseta bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide