Iraurgi Saskibaloiak bihar, abenduak 13, egingo du aurtengo urteko batzar nagusia. Soreasu antzokian egingo dute, 19:30ean, jokalari, entrenatzaile, bazkide, zale eta babesle guztiak parte hartzera deitu ditu klubak.
Urteroko kirol eta diru balantzeak zein aurreikuspenak ahaztu gabe, gai mamitsuak jorratuko dituzte biharko batzarrean, hala nola zuzendaritza batzordearen aldaketa eta klubaren 50. urteurrena. Hau da ISBren batzarreko gai zerrenda:
- Sarrera eta ongietorria.
- ISBn aldaketa garaia:
- Zuzendaritza batzordearen aldaketa.
- 2022-2023 denboraldiko balantze ekonomikoa eta 2023-2024 denboraldirako aurreikuspena.
- 2023-2024 denboraldirako taldeak.
- 2023-2024 denboraldirako ekintzak.
- 50. urteurrena.
- Galderak eta norberak lekarkeena.