Lagun Onakek badu Iban Fagoagaren ordezkoa. Mikel Etxaburu Pixki ondarrutarrak (Bizkaia) hartuko du Azpeitiko futbol klubaren gizonen talde nagusiaren gidaritza; atzo iluntzean iragarri zuen fitxaketa klubak.
Etxaburuk bere herriko taldea, Aurrera, entrenatu zuen aurreko bi denboraldietan; 2022-2023 sasoiaren amaieran utzi zuen Lagun Onak bezala Espainiako Hirugarren Mailan ari den taldearen aulkia. Jaioterriko taldera itzuli aurretik, Eibarren harrobiko taldeetan entrenatzen aritu zen Etxaburu. Hain zuzen ere, Fagoagaren laguntzailea izan zen Vitorian.
Datorren zapatuan zuzenduko du estreinakoz taldea Etxaburuk partida batean, Lagun Onakek Beasainen kontra Garmendipen jokatuko duen neurketan (17:30).