Zozketa

Uztarria Gukak zozkatu ditu El Columpio Asesino taldearen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 16:50

Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua taldeak, larunbateko 23:00etatik aurrera, eta Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu.

El Columpio Asesino taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, abenduak 16, Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 23:00etan hasiko da, eta Uztarria Gukak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Yameli Prieto eta Arantxa Zurriarain bazkideak irabazi dituzte bina sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide