Azpeitiko Udalak, LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei esker, lau langile kontratatuko ditu Lanbideren bidez, aldi baterako.
Zehazki, administrari bat (bost hilabeterako) eta brigadarako hiru peoi (sei hilabeterako) izango dira udalak kontratatuko dituenak. Lan eskaintzan izena emateko azkenengo eguna abenduaren 18a izango da.
Brigadako peoien kasuan (kodea: 162023014708), honakoak izango dira bete beharreko baldintzak: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Urola Erdikoa izatea eta euskaraz jakitea. C motako gidabaimena izatea baloratuko dute.
Administrariarentzako kasuan (kodea: 162023014700), ezinbesteko baldintzak honakoak dira: batxilergoko ikasketak izatea, langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, beren hautagaitza lan eskaintzara bidaltzen duten unean eta kontratua hasi aurreko egunean, Urola Erdian bizitzea eta euskaraz jakitea. Honakoak baloratuko ditu udalak: berehala lanean hasteko aukera izatea eta Zuzenbide edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo lizentziatura izatea.