Urtea azkenetara iristen ari den honetan, urtero legez, kirol arloan nabarmendu diren herritarretako batzuk sarituko ditu udalak, eta bihar izango da hori, 12:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean egingo duten ekitaldian. Hain zuzen ere, biharko Kirol Sarietan, hiru sari banatuko ditu udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin: Urteko Kirolaria saria gizonen eta emakumeen kategorietan eta Urteko Boluntarioa saria (norbanakoa edo taldea izan daiteke).
Kirol Sarietarako hautagaiak herriko kirol taldeek eta herritarrek proposatu zituzten azaroko lehen bi asteetan. Ondoren, jasotako hautagaien proposamenekin zerrenda ostatu, eta botoa emateko epea irekiko zuen udalak; azaroaren 20tik azaroaren 26ra bitartean egon zen horretarako aukera. Herritarrek zein kirol klubek izan zuten botoa emateko aukera, eta biharko ekitaldian jakingo da zeintzuk diren babesik handiena jaso duten kirolariak.