Joanes Antxieta musikari urrestildarra hil zela 500 urte bete dira aurten, eta haren lana ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtea bukatu bitartean Azpeitiko Udalak, Eresbil musikaren euskal artxiboak, Donostiako Musika Hamabostaldiak eta musika gustuko duen herritar talde batek elkarlanean. Ekainaz geroztik, hainbat ekintza gauzatu dituzte, eta atzo, larunbata, egin zuten horietan azkena.
Hain zuzen ere, Joanes Antxietaren Sine Nomine kontzertua izan zen, 19:30ean, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian, Antxieta ahots taldearen eskutik. Tipleak Maider Biguri, Lucia Gomez eta Isabel Lacar izan ziren; altoak David Azurza, Larraitz Gorriño eta Mario Hernandez; tenoreak Xabier Barriola, Iñigo Vilas eta Jon Zaldua; baxuak Xabier Sarasola, Miguel Angel Segarra eta Ander Simal; organoa Loreto Fdez. Imazek jo zuen; eta zuzendari lanetan Oscar Rodriguez aritu zen.