Odol Emaileen Elkarteak hainbat herritar omentzeko ekitaldia egin du eguerdian Sanagustin kulturgunean. Iñaki Alberdi elkarteko ordezkariak gidatu du saioa, eta ondoan izan du Miren Arrieta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun zinegotzia. Aurtengoan, hemezazpi azpeitiarri eta bi errezildarri egin diote aitortza, hainbat urtetan odola emanez elkartasuna adierazteagatik.
Alberdik nabarmendu du omendu guztiek "besarkada handi bat" merezi dutela, baina Azpeitian urtez urte odol emateak jaisten ari direla esan du. "Gero eta jende gutxiago dator, eta ez dakit zergatik". Horren aurrean, herritarrak odola ematera animatu ditu. "Odol beharra daukanak ez dauka biharko egunik; beraz, ez laga gerorako, eta animatu. Bizitza opari bat dela esaten dute, eta zergatik ez oparitu bizitza odola emanda?".
Arrietak azaldu du "berri pozgarria" dela odola emateko prest dagoen jendea izatea herrian, eta omenduak txalotu ditu, "hainbeste urtez elkartasun keinua" adierazteagatik. "Odola ematea laguntasun keinu handi bat da, denok beharko dugulako egunen batean horrelako laguntza bat".
Hona hemen gaur omenaldia jaso dutenen zerrenda:
25 aldiz eman dutenak:
- Angel Mari Alberdi Gesalaga
- Maria Lourdes Albizu Agirre
- Jesus Maria Aldaburu Aizpurua
- Miren Josune Barandiaran Gorrotxategi
- Mikel Bastida Zubizarreta
- Miren Garmendia Altuna
- Beatriz Odriozola Aizpuru
- Gurutz Agirretxe (errezildarra)
40 aldiz eman dutenak:
- Izaskun Alberdi Gesalaga
- Mari Jose Zabarte Aranburu
- Amaia Agirre Gogortza
50 aldiz eman dutenak:
- Migel Angel Agirre Arin
- Jesus Maria Artola Etxeberria
- Ion Garate Alberdi
- Iñigo Rezabal Arregi
- Ignazio Maria Agirretxe Arruti (errezildarra)
75 aldiz eman dutenak:
- Angel Olabarria Badiola
100 aldiz eman dutenak:
- Luis Mari Olaizola Bikendi
- Victor Olaizola Landa