'Gaztainak erre artian txipli, txapla, pum' esperientziaz gozatu dute Ekoetxean

Intza Trula 2023ko abe. 18a, 11:00

Hainbat haur bertaratu ziren atzo goizean Ekoetxeak antolatutako jarduerara. Gaztaina elikagaia ezagutu zuten bertan, dinamika ezberdinen bitartez.

Goiz ezberdina igaro zuten atzo goizean hainbat haurrek Gaztainak erre artian txipli, txapla, pum esperientzian. Ekoetxeak antolatutako ekintza izan zen, eta dinamika ezberdinen bitartez gaztaina elikagaia ezagutu zuten.

10:30etik 12:00etara bitartean elkartu ziren, Ekoetxean. Besteak beste, gaztainondoak zaintzearen garrantziaz mintzatu ziren, eta bere fruitu goxoak dastatzeko aukera ere izan zuten. 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide