Zozketa

Ekain pailazoaren emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 11:40

Emanaldia larunbateko 17:00etan hasiko da Soreasu antzokian, eta Uztarriaren bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Ekain pailazoak Slapstik ikuskizun berria aurkeztuko du Soreasu antzokian, larunbatean, 17:00etan. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide