Hondakin komertzialen bilketa ordutegiak aldaketak izango ditu datozen asteetan

Intza Trula 2023ko abe. 20a, 09:00

Hondakin organikoa eta errefusa botatzeko edukiontzi bana. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman du bihartik hasi eta urtarrilaren 3ra arte aldaketak egongo direla hondakin komertzialen bilketa ordutegian. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, aldiz, ez dute bilketarik egingo.

Bihartik hasi eta urtarrilaren 3ra bitartean hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak egongo direla azaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Horrez gainera, jakinarazi du ez dela bilketarik egingo bi egunetan: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Horrenbestez, honako egunetan eta orduetan atera beharko dituzte komertzioetako jabeek hondakinen ontziak: 

  • Abenduak 21, osteguna: errefusaren bilketa 10:00etan.
  • Abenduak 23, larunbata: errefusa eta organikoaren bilketa 10:00etan.
  • Abenduak 25, astelehena: ez da bilketarik izango.
  • Abenduaren 26, asteartea: organikoaren bilketa 13:00etan izango da.
  • Abenduak 27, asteazkena: kartoiaren bilketa 13:00etan.
  • Abenduak 30, larunbata: errefusaren eta organikoren bilketa 10:00etan.
  • Urtarrilak 1, astelehena: ez da bilketarik izango.
  • Urtarrilak 2, asteartea: organikoaren bilketa 13:00etan.
  • Urtarrilak 3, asteazkena: kartoiaren bilketa 13:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide