Txapelen omenezko bertso saioa egingo dute bihar Soreasun

Intza Trula 2023ko abe. 19a, 11:00

Iazko Txapelen omenezko bertso saioko irudia.

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatu du Txapelen omenezko bertso saioa. 22:00etan jarri dute hitzordua, Soreasu antzokian.

Urtero legez, Erniarraitz bertsozale elkarteak Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du. Bihar, 22:00etatik aurrera, hainbat bertsolari ezagun ikusi ahal izango dira oholtza gainean kantuan.

Honako bertsolariak entzuteko aukera egongo da bihar Soreasun: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oier Etxeberria, Julene Iturbe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanak, aldiz, Haritz Etxeberria Ministrok egingo ditu.

Bertso saiorako sarrerak salgai daude oraindik, 10 eurotan. Sarrerak honako loturan eros daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide