Erabaki dira Patxi Azkargortaren omenezko pilota txapelketako finalak

Nerea Uranga 2023ko abe. 20a, 09:07

Iazko Patxi Azkargortaren omenezko pilota txapelketako irudi bat.

Pilotako sei final jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek, bihar, San Tomas egunez Izarraitz pilotalekuan. 10:00etan hasiko dira pilota partidak.

IX. Patxi Azkargortaren omenezko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek bihar, San Tomas egunean, 10:00etan hasita. Izarraitz pilotalekuan izango dira eskuzko pilota partidak.

Honakoak izango dira finalak: benjamin aurrekoetan, banaka ariko dira nor baino nor Xuban Lekuona eta Jakes Agirrezabalaga. Benjaminetan, berriz, bi final jokatuko dituzte; banaka, Luka Aizarna Enaitz Saizarren kontra ariko da, eta binaka, Xabat Goenagak eta Izar Bengoetxeak Oihan Urangaren eta Amets Albisturren kontra jokatuko dute. Kimuen mailan ere bi partida jokatuko dituzte pilotariek; banaka, Kaiet Aizarnak Marko Agirrezabalen kontra jokatuko du, eta binaka, Aitor Eraso eta Paul Egiguren Iker Galarragaren eta Adei Lizarralderen aurka ariko dira. Infantiletan buruz burukoa jokatuko dute Unax Larrramendik eta Hodei Clavijok.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide