Patinaje artistikoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Logroñon, eta Nahia Olaizola azpeitiarrak lehen postua eskuratu zuen emakumeen junior mailan. Hain zuzen, 116,29 puntu eskuratu zituen azpeitiarrak, bigarrenari hiru puntuko aldea aterata.
Txuri-Berri taldeko kidea da Olaizola, eta iaz ere parte hartu zuen Espainiako Txapelketan. Orduko hartan bigarren sailkatu zen patinatzailea, eta beraz, junior mailako emakumeen Espainiako azpitxapelduna izan da orain arte. Aurtengo sariketaren ostean, baina, junior mailako emakumeen Espainiako txapeldun izango da azpeitiarra.