ZAINTZAILEA.
Horixe da IRAURGI hainbat azpeitiarren esanetan.
Hala erakutsi du AZK komunikazio enpresak izaera anitzeko 8 lantaldeetan egindako ikerketak. Ikasleak, familiak eta herria zaintzea dira gure erakundearen ezaugarririk behinenak. Gugana hurbiltzen denak abaroa, babesa eta aterpe seguru eta goxoa topatzen du.
Gizartea elkar zaintzearen garrantziaz jabetu eta bide horretan lanean hasi den honetan, gogobeteta sentiarazten digu jakiteak herriak somatzen duela Iraurgi ikastetxean lehenagotik ari garela bidezidor horretan.
Alor pedagogikoan ere horixe du helburu EBIZIIk, Ebidentzia Zientifikoetan Oinarritutako jarduera arrakastatsuek, Baso Eskolak eta DBHrako propio sortu ditugun proiektuek; dialogismoaren printzipioetatik abiatuta, hainbat arlotako jakintzak diziplinarteko proiektuetan elkartu eta konpetentzia guztiak lantzen ditugu, talde elkarreragileetan hasieran eta banaka ondoren. Ezinbesteko lan tresna ditugu dialogismoaren oinarriak eta tertulia dialogikoak ere.
Gure izaera bisualki helarazteko eta gure mezua zabaltzeko iruditegi berria diseinatu dugu; batetik, logoa, etxe baten teilatua, aterpea. Bestetik, samurtasuna eta hurbiltasuna iradokitzen duten koloreak, orainalditik abiatuta etorkizuna josten jarraitzeko.
ZAINTZA gara, HERRIA gara, ASKATASUNA gara, ERALDAKETA gara, KONFIANTZA gara, KONPROMISOA gara.