Bi autoren istripua izan da GI-631 errepidean, Loiola parean. Ertzaintzaren arabera, 13:55ean gertatu da ezbeharra Azpeititik Azkoitira arteko norabidean, eta anbulantziak pertsona bat artatu du. Dena den, ez du zehaztu zaurituaren larritasuna.
Zabalik dago errepidea, baina istripua eragina izaten ari da zirkulazioan, eta une honetan (14:15) auto pilaketak daude bi norabideetan.