Urola Erdiko ordezkariek garraio publikoaren egoera eta premiak aztertu dituzte aldundiarekin

Ane Olaizola 2023ko abe. 21a, 10:12

Urola Erdiko ordezkariak eta Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa saila, atzo, bileran. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Azkoitiko alkate Ana Azkoitia, Zestoako alkate Mikel Arregi eta Urola Erdiko enpresa ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa diputatu Azahara Dominguezekin elkartu ziren atzo, eta arlo horretan elkarlanean aritzeko konpromisoa agertu zuten erakundeek.

Azkoitiko alkate Ana Azkoitia, Zestoako alkate Mikel Arregi eta Urola Erdiko enpresa ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa diputatu Azahara Dominguezekin elkartu ziren aurrenekoz atzo —asteazkena— bailarako garraio publikoaren egoera eta beharrak aztertzeko asmoz, batez ere Bilborekin eta Gasteizekin dauden loturetan arreta jarrita.

Iraurgi Berritzenen arabera, bilera "eraikitzailea" izan zen, eta erakundeek arlo horretan elkarlanean aritzea erabaki zuten, Urola Erdiko herritarrek "beren beharretara egokitzen den garraio publikoko zerbitzua izaten jarrai dezaten". Hain zuzen, Bizkaiko eta Arabako hiriburuetarako konexioak aztertuko dituzte, baita Loiuko aireporturako, Bilboko unibertsitateetarako zein Leioako campuserakoak ere. "Geltoki batzuen kokapena aztertzea erabaki da, baita auzotarrek Leioako campusarekin lotura errazagoa izateko irtenbide bat bideratzea ere. Ildo horretan, diputatuak gogorarazi du bere sailak garraio hori diruz laguntzeko duen konpromisoa. Irabazi asmorik gabeko elkarte batek kudeatuko du, eta lehen urratsak ematen ari da garraio hori eratzeko", azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide