Julian Elorza kaleko 15. zenbakiko etxebizitzako tximiniak su hartu du, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. 14:35 aldera piztu da sua, eta ke asko ateratzen hasi da tximiniatik. Aurrena, udaltzainak bertaratu dira tokira, eta segidan suhiltzaileak. Teilatura igo, eta handik itzali dute tximiniako sua.