Israelek hildako palestinarren izenak irakurtzen ari dira plazan

Intza Trula 2023ko abe. 22a, 17:19

Elkar-ekinek antolatu du ekimena, eta guztira 164 herritar igoko dira datozen orduetan kioskora, palestinarren izen-abizenak irakurtzera. 15:30ean hasi da ekimena, eta 20:30 aldera amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Israelek hildako palestinarren izen-abizenak irakurtzen ari dira hainbat herritar plazako kioskoan. 15:30ean ekin diote Elkar-ekinek antolatutako ekimenari, eta, gutxi gorabehera, 20:30ean amaituko dutela azaldu dute antolatzaileek. Hain zuzen, 164 herritarrek egin dute bat deialdiarekin, eta banan banan ari dira kioskora igotzen, palestinarren izen-abizenak irakurtzera.

Besteak beste, herriko ikastetxe guztietako irakasleak, zaintzaileak, jubilatuak, Elkarguneko boluntarioak, sindikatu ezberdinetako kideak, zerbitzariak, bertsolariak, musikariak, hezitzaileak, Osakidetzako langileak, psikomotrizistak, zinegotziak, Elikaguneko langileak, Kulturazeko kideak, kooperanteak, euskararen eremuan dabiltzanak eta beste hainbat igaroko dira kioskotik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide