Azpeitiko Gaztetxean kontzertua emanda, zuzenekoen etena egingo du Rodeok

Ihintza Elustondo 2023ko abe. 24a, 16:14

Rodeo taldea atzo Azpeitiko Gaztetxean, kontzertua amaitu berritan. (Maialen Etxaniz)

Zestoako Ezpalak eta Rodeo musika taldeek elkarrekin egindako bira amaitu zuten atzo Azpeitiko Gaztetxean emandako kontzertuaren bidez. Rodeok zuzenekoak utziko ditu aldi batez.

Zestoako Ezpalak eta Rodeo musika taldeek elkarrekin egindako bira amaitutzat eman zuten atzo, larunbata. Azpeitiko Gaztetxean jo zuten azken kontzertua, 22:00etan hasita, eta emanaldiaren ondoren, Rodeok zuzeneko saioen etena egingo du. Era berean, Zestoako Grises taldeak betirako agur esango du, abenduaren 30ean Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuaren bidez.

(Argazkia: Maialen Etxaniz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide