Zozketa

Grises taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Zerbitzuak 2023ko abe. 26a, 10:49

Zestoako musika taldeak abenduaren 30ean Sanagustinen eskainiko du bere ibilbideko azken zuzenekoa, 22:30ean. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Grises taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, larunbatean, abenduak 30, 22:30ean. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Zestoako musika taldeak Sanagustinen eskainiko du bere ibilbideko azken zuzenekoa

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide