ISBk klubaren ibilbidean esanguratsuak izan diren 18 emakume eta 13 gizon omenduko ditu urtarrilaren 7an

Iraia Oteiza 2023ko abe. 27a, 15:12

Klubaren ibilbidean esanguratsuak izan diren pertsonak gogora ekarri eta omenduko ditu Iraurgi Saskibaloiak bere 50. urteurrenean. Urtarrilaren 7an egingo ditu lehen omenaldiak, Domusa Teknik ISB-Ausarta Barakaldo eta Juaristi ISB- La Roda neurketetan. 18 emakumek eta 13 gizonek jasoko dute aitortza.

2024an sorrerako 50. urteurrena beteko du Iraurgi Saskibaloiak, eta egitasmo ezberdinekin ospatuko du mende erdiko ibilbidea. Ospakizunen baitan, klubaren ibilbide luze eta oparo horretan esanguratsuak izan diren pertsonak gogora ekarri eta omenduko dituzte, eta gizonen zein emakumeen talde nagusiek 2024an etxean jokatuko dituzten partidak baliatuko dituzte omenaldi horiek egiteko. Lehen bi hitzorduak urtarrilaren 7an izango dituzte, Domusa Teknik ISB-Ausarta Barakaldo eta Juaristi ISB- La Roda neurketetan.

Klubak gaur ezagutarazi du urtarrilaren 7an omenduko dituen pertsona esanguratsuen zerrenda. 18 emakume eta 17 gizonek jasoko dute aitortza egun horretan. Domusa Teknik ISB emakumeen lehen taldeak Ausarta Barakaldoren aurka 12:30ean jokatuko duen partida baliatuko dute emakumeei omenaldia egiteko. Batetik, 1974-1975 denboraldian Jesuitinas izenpean jokatu zuten 9 emakume omenduko dituzte; bestetik, 1974an Telefonica Txapelketan parte hartu zuten 9 emakumek ere aitortza jasoko dute.

Arratsaldeko 18:00etan omenduko dituzte gizonak, Juaristi ISBk La Roda taldearen aurka jokatuko duen norgehiagokan. Hain zuzen, 1970etik 1972ra bitartean taldeko kide izan ziren 13 gizon omenduko dituzte, Anaitasuna edo Illarra izenpean jokatu zutenak.

Hona hemen Iraurgi Saskibaloiak urtarrilaren 7ko partidetan omenduko dituen pertsonen zerrenda:

  • 1974-1975 denboraldian Jesuitinas izenarekin taldean jokatu zuten emakumeak:
    • Ana Alberdi
    • Mariaje Gil
    • Begoña Martin
    • Loli Agirre
    • Txati Etxabe 
    • Nere San Juan
    • Angelines Lazkano
    • Isa Prat
    • Karmentxu Serna
  • 1974an Telefonica Txapelketan parte hartu zuten emakumeak:
    • Mailo Agirre
    • M.Asun Juaristi
    • Loli Rodero
    • M.Carmen Bikendi
    • Olatz Azkue
    • Eusebi Etxeberria
    • M.Jesus Garmendia
    • M.D. Bikendi
    • Genti
  • 1970 eta 1972 urteen artean Anaitasuna edo Illarra izenarekin taldean jokatu zuten gizonak:
    • Ion Aranbarri
    • Iosu Arregi
    • J.Aranbarri, Txotxe
    • Jesu Mari Garmendia, Fari
    • Felix Mateos
    • Federico Aranbarri
    • Miguel Elortza
    • Javier Arrue
    • Iñigo Juaristi, Aldagoiti
    • Luis Larrañaga, Axpeitti
    • Luis Etxaniz
    • Esteban Urbieta
    • Jose Ignacio Azpitarte, Kanpaxa

Iraurgi Saskibaloiak aurrerago jakinaraziko du etxean jokatuko dituzten gainerako partidetan zein izango diren omenduak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide