Giltza katearen xehetasunak eman ditu Azpeitiko Sarek

Ane Olaizola 2023ko abe. 28a, 12:17

'Gu gara giltza!' lelopean egindako elkarretaratzea, igandean. (Ihintza Elustondo)

18:30ean egingo dute ordu laurdeneko giza katea Perez Arregi plazatik kioskora artean, eta ordu horretan herriko plazan elkartzeko deia luzatu dute antolatzaileek.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta konponbidea aldarrikatzeko Giltza katea egingo dute etzi, larunbata, Etxe Zuri taberna paretik plazako kioskora artean, eta haren xehetasunak eman ditu egitasmoaren antolatzaile Azpeitiko Sarek.

18:30ean plazan elkartuko dira herritarrak, eta ondoren Erdikalera mugituko dira, ordu laurden inguru iraungo duen giza katea osatzeko. Suziriarekin batera hasiko da giza katea, eta Perez Arregi plazatik eskuz esku eramango dute giltza. Giltza pasatu ahala, plazara abiatuko dira herritarrak, eta kioskoan emango diote amaiera ekitaldiari. Antolatzaileek "ahalik eta jende gehien" elkartu nahi ditu plazan, eta horregatik animatu nahi dituzte herritarrak parte hartzera.

Gabon egunean hasi zituzten Konponbiderako Giltza kanpainako ekimenei, Gu gara giltza! lelopean plazan egin zuten elkarretaratzearekin. Era berean, Azpeitiko Sarek jakinarazi du biharko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea ez dutela egingo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide