Zozketa

Grises taldearen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 12:31

Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua taldeak, larunbateko 22:30etik aurrera, eta Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu.

Grises taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, abenduak 30, Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Zestoako musika taldeak bere ibilbideko azken zuzenekoa eskainiko du. Uztarria Gukak kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Goizane Aranburu eta Andoni Bastida bazkideak irabazi dituzte bina sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide