Domusa Teknik Azpeitia Cupen sailkapen fasea ari dira jokatzen Garmendipen

Ane Olaizola 2023ko abe. 28a, 16:35

Gaurtik larunbatera bitartean, 40 futbol taldek parte hartuko dute 2024. urteko Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol txapelketaren sailkapen fasean. Aurten, zortzi talde sailkatuko dira txapelketara. 

Datorren urteko ekainean jokatuko duten alebin mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea jokatzen ari dira gaur hasi eta larunbatera bitartean —Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Guztira, 40 talde ari dira lehian, eta horien artean daude, besteak beste, Lagun Onakeko lau talde. 

Gaur eta bihar, ligaxkako partidak jokatuko dituzte talde guztiek, eta horietatik 16 igaroko dira larunbateko azken jardunaldira. Aurten, gainera, zortzi talde sailkatuko dira 2024ko Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketara — aurreko urteetan lau talde sailkatzen ziren—.

Honako lotura honetan ikus daitezke sailkapen fasean parte hartuko duten 35 taldeek hiru egunetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide