Hondakin komertzialaren bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan

Aitziber Arzallus 2023ko abe. 29a, 09:00

Egun bakoitzean dagokien hondakin mota atera beharko dute merkatariek, eta ezarritako ordurako.

Datozen egunetan hondakin komertzialaren bilketan aldaketak izango direla iragarri du Urola Erdiko Mankomunitateak, eta bihartik urtarrilaren 3ra bitartean zer hondakin mota eta noiz jasoko duten zehaztu du.

  • Bihar, abenduak 30: organikoa eta errefusa bilduko dituzte eta 10:00etarako atera beharko dira horiek.
  • Urtarrilak 1, astelehena: ez dute bilketarik egingo.
  • Urtarrilak 2, asteartea: hondakin organikoa bilduko dute eta 13:00etarako atera beharko da.
  • Urtarrilak 3, asteazkena: kartoia bilduko dute eta 13:00etarako atera beharko da.
  • Gainontzeko egunetan, ohi bezala egingo dute bilketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide