Grises, azken kontzerturako prest

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 11:17

Grises taldeko musikariak. (Grises)

Agurreko kontzertua eskainiko du bihar Zestoako Grises musika taldeak, Sanagustin kulturgunean, sarrera guztiak salduta. Taldearen azpimarratu duenez, "berezia" izango da emanaldia, eta "gogo handiz" igoko dira oholtzara.

Hodei urteko ibilbidea amaitzear du Grises musika taldeak, bihar, larunbata, agur esango baitu Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzertuan. Zestoarrek, gainera, sarrera guztiak agortuta eskainiko dute ezinbestean berezia izango den azken zuzenekoa. 22:30ean hasiko da, eta taldeak bere sei diskoen errepasoa egingo du. Hori hala, emanaldia ordu-orduan hasiko dela aurreratu dute kideek, eta beraz, entzuleei garaiz heltzeko dei egin diete.

Azken kontzertuaren atarian, taldekideak agurrean asko ez pentsatzen saiatzen ari direla aurreratu du Amancay Gaztañaga abeslariak. Prest daude azken emanaldirako, eta modu horretara igoko dira bihar Sanagustingo oholtzara: "Ez dugu nahi aurreratu biharkoarekin, ez dakigu zer sentituko dugun, eta zer emango digun esperientzia horrek".

Sentipen gazi-gozo artean, biharko kontzerturako "izugarriko gogoa" dutela aurreratu du abeslariak, eta beren ibilbidearen zati izan ziren hainbat pertsona ere igoko dira oholtza gainera, gonbidatu gisa.

Iazko urrian jakinarazi zuen Grisesek aurtengo urtea bukatzerako ibilbidea amaituko zuela. Grisesen amaiera zela eta, GUKAk elkarrizketa egin zion uztailean taldeari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide