Asteartean irekiko du Ilunpek pilota elkartean izena emateko epea

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 12:44

Klubean aritu nahi dutenek hilaren amaierara bitartean egin beharko dute izen-ematea, Internetez edo aurrez aurre. Baja eman nahi duenak ere epe horretan egin beharko du. Entrenamenduak urtarrilaren 15ean hasiko dituzte.

Ilunpe pilota elkarteak asteartean, urtarrilaren 2an, irekiko du izena emateko epea, eta hilaren 31ra bitartean egongo da horretarako aukera. Inork baja ematea nahi badu, data horien barruan egin beharko du, bestela kuota kobratuko zaiola azaldu du elkarteak.

Hemen eman daiteke izena, baita informazio gehiago lortu ere. Dena den, aurrez aurre ere egin ahal izango da inskripzioa, Izarraitz frontoian, honako ordutegi honetan: urtarrilaren 15ean 15:00etatik 16:30era artean, eta urtarrilaren 24an, 10:00etatik 11:30era artean. Baja emateko, berriz, 689 66 50 42 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezua idatzi nahiz ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Entrenamenduak urtarrilaren 15ean hasiko dira, eta urtero bezala, adinaren araberako taldeak egingo ditu Ilunpek. Dagoeneko zehaztu dituzte entrenamenduen egunak eta orduak. Hona hemen Ilunperen entrenamenduen ordutegiak, adinaren arabera: 

  • Aurre-benjaminak, larunbatetan, 9:30etik 11:30era artean.
  • Benjaminak, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara artean.
  • Alebinak, asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.
  • Infantilak, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara artean.
  • Kadeteak, asteazkenetan, 16:30etik 18:00etara artean.
  • Jubenilak, asteartetan, 16:30etik 18:00etara artean.
    Entrenamentuak Urtarrilaren 15ean hasiko dira. 

Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera (10:00-12:00/15:00-19:00) eta larunbatetan (10:00-12:00) izango da. "Hemendik aurrera, edozein zalantza, baimen eta txapelketa argitzeko zein antolatzeko kontaktua eta ordutegia hori izango da", azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide