San Silbestre lasterketak autobus geltokietan eragingo du

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 16:03

Igande goizean, anbulatorioko, Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokiak ezeztatuta geratuko dira, eta azken bi horietako geltokiak saihesbideko autobus geltokira igaroko dira, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera.

Urtea amaitzeko San Silbestre lasterketa jokatuko dute herriko kaleetan, eta horrenbestez, Lurraldebusek jakinarazi du igande goizean aldaketak izango direla autobus geltokietan. Hain zuzen ere, 11:00etatik 13:00etara artean, anbulatorioko, Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokiak ezeztatuta geratuko dira, eta azken bi horietako geltokiak saihesbideko autobus geltokira igaroko dira, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide