Hoi denk zirkue! ikuskizuna heldu da beste urte batez Azpeitiko Gaztetxera, eta haren magiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, ostirala, han elkartu ziren dozenaka haur eta helduek. Iagomagok gidatu zuen saioa, eta Potx pailazoa, Julen magoa, Jone Muñecas akrobata eta Imanol malabarista igo ziren hango oholtzara, beren abileziak jendaurrean erakusteko. Giroan murgiltzeko, gainera, goizean magia ikuskizuna eskaini zuen Iagomagok Gaztetxean bertan.
(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)