Denboraldi erdiko bazkidetza kanpaina hasi du Iraurgi SBk

Ane Olaizola 2023ko abe. 30a, 10:00

Domusa Teknik ISBren partida bat. (Iraurgi SB)

Urtarrilaren 1etik 20ra artean bazkide egiten direnek %50eko deskontua izango dute, eta beste pertsona bat eraman ahal izango dute partidetara. 

Iraurgi SBk denboraldi erdiko bazkidetza kanpaina jarri du abian, zaleek, datorren urteko ekainera bitartean, Juaristi ISBren eta Domusa  Teknik ISBren partidak bertatik bertara jarraitu ahal izateko. Hori hala, urtarrilaren 1etik 20ra bitartean klubera bat egiten direnek erdi prezioan izango dute bazkide izateko prezioa, eta horrez gain, partidetara beste lagun bat eramateko aukera izango du hark. 

Honako hauek dira bazkide izateko prezioak:

  • Helduak: 60 euro.
  • Gazteak (15-20 urte) eta jubilatuak: 40 euro. 
  • Familiarra: bi bazkide txartel, 100 euro. Lehen mailako senitartekoa ezinbestekoa da bazkidetza mota hau eskuratzeko, eta horretarako, 688 65 71 19 telefono zenbakira deitu behar da. 

Interesa dutenek hemen eman dezakete izena. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide