Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatuak manta eta arropa bilketa antolatu du datorren asterako. Esklabak Zentzo Sozialistan egingo dute bilketa, honako ordutegi honetan: urtarrilaren 2an, 17:00etatik 19:00etara jasoko dituzte, eta urtarrilaren 3an eta 4an, 10:00etatik 12:00etara bitartean egongo dira. Manten eta arroparen banaketa, berriz, urtarrilaren 4an egingo dute, 16:00etatik 20:00etara bitartean, leku berean.
Etxebizitza Sindikatuaren esanetan, "burgesiak langileen aurka jarritako ofentsibak" ez du etenik: "Proletalgoa miseriazko errenten bitartez bizirauten dabilen bitartean, burgesia poltsikoa diruz betetzen ari da. Osasun arretako hainbat zerbitzuren itxiera , DBE jasotzeko baldintzen gogortzea, oinarrizko produktuen prezioen igoera, etxegabetzeen gorakada… Espresio ugari ari dira normalizatzen azkenaldian, eta instituzioek tendentzia horiek guztiak bultzatzen ari dira lege nahiz erreformen bitartez". Hori horrela, "kalitatezko bizi baldintzen alde" antolatzea ezinbestekotzat jo du taldeak, eta herritarrei dei egin die bilketan parte har dezaten.