Nikolas Segurola artzaina hil da, 84 urterekin

Ane Olaizola 2023ko abe. 30a, 19:21

Nicolas Segurola artzaina, artxiboko irudi batean. (Mikel Arrazola)

Gaur hil da artzain eta apaiz frantziskotar matxinbentarra, ENBAk jakinarazi duenez. Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde lan oparoa egin zuen, eta 2020an Baserritarron Laguna saria jaso zuen.

Nikolas Segurola artzain eta apaiz frantziskotar matxinbentarra hil da gaur, larunbata, 84 urte zituela, Euskal Nekazarien Batasunk (ENBA) jakinarazi duenez. Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde lan oparoa egin zuen. Besteak beste, artzaintzaren dinamizatzailea izan zen, eta Arantzazuko Artzain Eskolaren fundatzaileetako bat izan zen.

Nikolas Segurola Matxinbentako Largarate baserrian jaio zen, 1939an. Haurra zela hasi zen Segurola ardiak zaintzen, baina Arantzazu eta Zarautz artean ibili zen, gero, ikasketak egiten. Arantzazuko Gomiztegi baserrian 400 ardiko taldea jarri zuten; eta, 1997an, artzain eskola egin zuten.

2020an, bestalde, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) Baserritarron Laguna saria jaso zuen Segurolak, artzantzaren alde egindako "lan zabala eta oparoa" eskertzeko asmoz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide