Antiguoko, Baskauri, Romo, Santutxu, Comillas A, Arnedo, Bansander eta Danok Bat, Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketara

Ane Olaizola 2023ko abe. 30a, 18:00

40 futbol talde aritu dira lehian ostegunetik gaur arte, Azpeitiko Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Aurten, zirtzi talde sailkatu dira ekaineko Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketara. 

Alebin mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketaren 2024. urteko sailkapen fasea jokatu dute azken egunetan, Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Guztira, 40 talde aritu dira lehian, eta aurten aurrenekoz, zortzi talde sailkatu dira txapelketara. Honako hauek dira ekainean jokatuko duten txapelketarako txartela lortu dutenak: Antiguoko, Baskauri, Romo, Santutxu, Comillas A, Arnedo, Bansander eta Danok Bat. 

Ostegunean eta ostiralean, ligaxkako partidak jokatuzituzten talde guztiek. Lehen bi egunetan maila onena erakutsi duten hamasei taldek lortu dute gaurko azken jardunaldira, eta horietatik zortzi sailkatu dira txapelketara. Zortzi talde horiek izango dute aukera ekainean Espainiako Lehen eta Bigarren Mailetako klub handien harrobiko taldeek aurka lehiatzeko.

(Argazkiak: Juan Mari Ibarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide