Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde eta konponbidea aldarrikatzeko giltza kate jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, Azpeitiko Sarek deituta. Herritar asko izan ziren parte hartu zutenak, eta Perez Arregi plazatik hasita giltza eskuz esku pasatu zuten, plazara iritsi arte.
18:15ean ekin zioten ekimenari, eta gutxi gorabehera ordu eta laurdeneko giza katea osatu zuten, trikitilarien laguntzarekin. Giltza pasatu ahala, plazan elkartu ziren herritarrak, ekitaldia kioskoan amaituz.
Gabon egunean hasi zituzten Konponbiderako Giltza kanpainako ekimenak, Gu gara giltza! lelopean plazan egin zuten elkarretaratzearekin.