Arrieta farmaziak egingo ditu 2024an gaueko guardiak

Intza Trula 2023ko abe. 31a, 17:00

Arrieta farmazia. (Artxibokoa)

Enparan kaleko 47. zenbakiko farmaziak hartuko du, horrela, bihartik aurrera gaueko txanda guztiak egiteko ardura. 

Arrieta farmaziak egingo ditu datorren urteko gaueko guardia guztiak. Hori horrela, bihartik hasita eskainiko du zerbitzua Enparan kaleko 47. zenbakian dagoen farmaziak, herritar guztiei zerbitzua bermatuz.

Azpeitiko farmazien guardien gaineko informazio eguneratua nahi duenak, eskuragarri du egunero eta eguneratuta Uztarria.eus webgunean, Zerbitzuak atalean. Bertan, kontsultako egunetik abiatuta, hiru egunetako guardia guztiak jasotzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide