Herri kirolak tarte berezia hartu zuen urtea amaitzeko, Urrezko Aizkolarien Kopako eta Binakako Harri-jasotze Txapelketen finalak jokatu baitzituzten atzo arratsaldean Asteasun (Gipuzkoa). Mikel Larrañagak jantzi zuen Urrezko Aizkolarien Kopako 2023ko txapela, moztu beharreko hamabi kanaerdiko 24 minutu eta 57 segundotan ebaki ondoren. Haren atzetik, Julen Alberdi Txikia IV.a sailkatu zen, 0.27.03 denbora eginda, eta Iker Vicenteren ordez jokatu zuen Hodei Ezpeleta, berriz, hirugarren sailkatu zen, lana 27 minutu eta 35 segundotan amaituta.
Bestalde, Binakako Harri Jasotze Txapelketa jokatzeaz gain, Olaia Esnaola azpeitiarrak marka saiakera egin zuen 125 kiloko harriarekin, eta hiru minututuan harria bi aldiz jaso ostean, 16 urteko harri jasotzaileak bere marka hobetzea lortu zuen.
(Argazkiak: Ibon Errazu)